XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Brontzegintza berehala hasi zen merkatal bide inguruetako europar herrialdetan loratzen, besteak kalkolitos kulturan murgildurik, lozorroan bezala zeuden bitartean.

Bide sareko haztarnategi askotan nahastuta daude anbarra, brontzezko harmak eta europar erosleentzat eginiko edergailuak.

Merkatu egearrean oinarritzen zen sare komertzial honek bildu egin zituen, ekonomiaren alorrean behintzat, Italia, Europa Erdialdea, eta Baltik Itsasoko kostaldea guttienez.

Ekonomi batasun honi ez zegokion halaber batasun politikorik ez-eta kulturalik, baina funtsean sare komertzial hau kultura multzo baten zerbitzutan ari izan zen.

- Brontze kultura Europan.

Hara, K.a. 1.700 urtez gero, bereiz daitezke brontzegintzan teknika ezberdinak.

Beti ere irradiapen nukleoak meatzal eskualdeak izango dira: Iberia penintsula, Britaniar Irlak, Germania Erdialde, Transilbania, eslobakiar mendiak....

Hala, kultur eremu garrantzitsuak sortuko dira, baita gizarte konplexuago bat ere: laborantza eta abeltzaingoaren ondoan, eskulangintza eta industria indartuko dira.

Anbarrean oinarrituriko truke ekonomia bat ere desarroilatuko da.

Garai honen haseran, hildakoak, generalki, kukubilkaturik lurperatzen zituzten: geroagoko gauza izango da erraustea.